Euskara | Español
Izenburua: AUSARTU ZAITEZ!
Egilea: JUANJO LERTXUNDI
ISBN: 978-84-7148-531-1
Bilduma:  LEIRE
Urtea: 2012
erosi
Erreseina
Telebista edo hozkailu bat erosten dugunean, bikain funtziona dezan, gidaliburu eta guzti ematen digute. Gizakiok, baina, gidalibururik gabe munduratzen gara. Zenbat aldiz ez ote dugun pentsatu gustura edukiko genukeela geure jokaerak azalduko lituzkeen gidaliburu bat. Hain justu, horixe izan da Juanjo Lertxundiren helburua, geure burua hobeto ezagutzeko baliagarri izango den tresna osatzea. Beti apaltasunetik. Izan ere, ez gara makinak, pertsonak baizik, eta pertsona izateak berak dakarren konplexutasuna nekez azal liteke munduko gidalibururik onenaren bidez ere. Dena dela, egilea gogotik saiatu da arrastoak ematen norberak bere bidea aurkitu dezan. Geure bizitzan zer dagoen gaizki, zer aldatu nahi dugun identifika dezagun, eta, beldurrak eta alferkeria alde batera utzita, aldatzera ausartu gaitezen. Azken batean, sarri automata gisa jokatzeari utzi eta geure bizitzaren film zoragarrian benetan protagonista izan gaitezen. AUSARTU ZAITEZ!