Euskara | Español
Izenburua: EUSKADI BIHOTZEAN: OROITZAPENAK
Egilea: JOSE ANTONIO ARDANZA
ISBN: 978-84-7148-526-7
Urtea: 2011
erosi
Erreseina
«Ez dugu nahi zatituta, amorratuta eta aurrez aurre biziko den gizarterik. Ez dugu nahi irabazlerik, ez eta galtzailerik ere. Bakea nahi dugu, gizarte ireki eta bateratua, norberak bere hitza indarrean ipini dezan, bere arrazoia eta bere proiektua», esaten du liburu honetan Jose Antonio Ardanzak, 1985etik 1999ra bitartean, Euskadiren eta Espainiaren historiarako erabakigarria izan zen garai hartan, Euskadi gobernatu zuen lehendakariak.

Euskal abertzaletasunaren sustraiak, Gerra Zibilaren hondarrak eta frankismoaren zapalketa, ETAren indarkeria eramanezina –hirurehun hildako baino gehiago izan ziren Ardanzaren agintaldietan–, Estatuko botereen indarkeria, GALen agerraldia eta haren ondorio lazgarriak, demokraziaren berreskurapena eta euskal autogobernuaren eraikuntza ageri dira lan honetan. Bihotzetik sortutako kontakizuna da, ia hamabost urtez Euskadiko erakundeen buru izan zenak trabarik gabe emana.

Ardanzaren eskutik, gauza gehiago jakingo ditugu ETAren benetako historiaz, 23 F-z, Garaikoetxearen erorialdiaz, Felipe Gonzalezekin, Aznarrekin edo erregearekin izan zuen hartu-emanaz, edo Euskadin Arzalluzekin, Ibarretxerekin edo Uriarte eta Setien gotzainekin izandakoaz. Egileak, hainbat urtez isilean egon ondoren, Espainiako Gobernuak eta ETAk Aljerren izandako elkarrizketez orain arte esan gabeko kontuak azaltzen ditu; baita Ajuria Eneko Hitzarmenaren sorrerari buruzkoak ere.

Politikagintzatik eta bere bizitzatik berreskuratutako oroitzapen liburu honetan, Euskadiren sasoi luze baten argazkia taxutzen du Ardanzak: Elorrion eta Ondarroan bizi izandako haur denbora, seminarioko esperientzia, klandestinitate garaiko lehen jardun politikoa, EAJ-PNVrekiko konpromisoa, Arrasateko alkatetza, Gipuzkoako diputatu nagusi bezala betetako eginkizunak eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzaren buru egin zuen aldi luzea. Demokrazia sendotzeko urte garrantzitsuak izan ziren, eta jomuga nagusi bat izan zuen beste gauza guztien gainetik lehendakariak: euskaldun guztientzat gobernatzea.

Euskadiko eta Espainiako azkenaldiko historia ulertzeko testigantza trabarik gabea.