Euskara | Español
Izenburua: LA SOMBRA DE AXULAR Y OTROS RELATOS DE MARC LÉGASSE
Egilea: MARC LÉGASSE
ISBN: 978-84-7148-524-3
Bilduma:  LARREA
Urtea: 2011
erosi
Erreseina
Marc Legasse, Les carabines de Gastibeltsa-ren egilea, idazle militantea edo, hobeto esan, militante idazlea izan zen. Haren neurri gabeko irudimena eta umore bizi-bizia Euskal Herriaren nazio askapenaren aldeko epika (eta poetika) libertario bat sortzera bideratu zituen. Izan ere, Patrice de la Tour du Pin-ek bezala, "legendarik ez duten herriak hotzez hiltzera kondenatuta daudela" uste zuen. Liburu honek Legasseren lau lan adierazgarri biltzen ditu, gehienak frantsesetik espresuki itzulitakoak eta orain arte gaztelaniaz inoiz argitaratu gabeak. La sombra de Axular (1944), euskal tradizio bat abiapuntu duena, egilearen lanik zaharrenetako bat da, eta, hala ere, haren heldutasun obren ezaugarri guztiak ditu. El poeta que perdió su coronak (1950) Vianako printzea du protagonista, eta agramondarren eta beamondarren arteko borroketan dago girotuta. Santxo Azkarra (1955) Legasseren obrarik ezagunenetako bat da; Navas de Tolosako batailan gailendu zen Nafarroako erregearen historiaren berri ematen du. El rey, el príncipe y la flauta, azkenik, ukitu surrealistako alegia fina da. Beraz, liburu honek egungo irakurlearen esku jartzen ditu urtetan eskuraezinak izan diren eta ezbairik gabe kultukotzat jo daitekeen egile baten lau lan.