Euskara | Español
Izenburua: EUSKAL HERRIKO ALEGIA, IPUIN ETA KONDAIRAK
Egilea: BARANDIARAN, IRIZAR
ISBN: 978-84-7148-516-8
Bilduma:  ANBOTO
Urtea: 2011
erosi
Erreseina

Liburu honen orrialdeetan Anbotoko Damak, lamiek, jentilek eta antzeko izaki mitikoek dute aterpe, baita Ezoziko Andramarik eta beste ama birjina eta santu kristau batzuek ere. Izan ere, paganismoaren eta kristautasunaren arteko nahasketa da hemen bildutako testuen ezaugarrietako bat. Horren lekuko da San Migel eta Aralarko Herensugea aurrez aurre jartzen dituen kondaira. Baina irakurleak askoz gauza gehiago ere aurkituko ditu, esaterako, zenbait ipuin klasikoren euskal aldaera (horra Errauskinerena), sorgin eta deabruei buruzko kontuak eta animaliek ere hitz egiten zuten garaietakoak. Badira sinbolismo ilunez beteriko bakar batzuk ere, egungo ikuspegitik politikoki batere zuzenak ez direnak, adibidez, Beñardorena. Testuok gure arbasoen mentalitatea nolakoa zen ulertzeko lagungarri dira eta, bide batez -edo, beharbada, batez ere- oso irakurketa erraz eta atsegina eskaintzen digute.

Jose Miguel Barandiaran Aierbe, liburuaren hitzaurregilea, euskal kulturaren oinarri-oinarrizko habea da. XIX. mende bukaeran, oraindik haurra zela, jaioterrian bertan, Ataunen, hainbat tradizio eta sinesmen ezagutu zituen, galzorian zegoen aspaldi-aspaldiko mundu-ikuskera baten azken hondarra zirenak. Horretaz jabetu zenean, herriz herri eta baserriz baserri ibili zen, herritarren ahotik tradizio eta sinesmenak biltzen eta ikertzen. Hala, Barandiarani esker dugu gaur egun haien berri. Haren iloba Luis Barandiaran Irizarrek, bestalde, osabak bildutako material etnografikoetan murgil egin du, eta horien artean alegia, ipuin eta kondairak aukeratu ditu. Liburu honetan eskaintzen dizkigu, estilo zoli bezain eragingarrian idatzita; interesa izan dezakeen edozeinek irakurtzeko moduan, alegia. Izan ere, dibulgazioa da egilearen helburu nagusia.