Euskara | Español
Izenburua: KAIXO! MANUEL DE CONVERSATION FRANÇAIS-EUSKARA
Egilea: KNÖRR DE SANTIAGO, GARIKOITZ
ISBN: 978-84-7148-500-7
Bilduma:  LEIRE
Urtea: 2010
erosi
Erreseina

Kaixo! Guía de conversación castellanoeuskara-k lortutako arrakastaren arrastoan (dagoeneko zortzi edizio egin dira), Txertoak KAIXO! MANUEL DE CONVERSATION FRANÇAIS-EUSKARA argitaratzera ausartu da. Liburutto hau lagungarri bikaina izango da euskara edozein mailatan ikasten ari diren frankofonoentzat, Euskal Herrian egonik bertakoen aurrean hitz batzuk euskaraz egitera animatzen diren turistentzat eta, oro har, frantsesetik euskaldunen hizkuntzara hurbildu nahi duten guztientzat.

Horretarako, egileak, Garikoitz Knörr filologoak, jatetxean, azokan edo lagunen artean egunero entzun daitezkeen elkarrizketatik hainbat esaldi aukeratu ditu. Esaldi horiek dira lanaren muina, jakina, baina besterik ere bada liburuan, zehatz-mehatz, euskararen historia eta euskararen egungo egoera azaltzeko Henrike Knörr euskaltzainak idatzitako hitzaurrea, ahoskera-atal bat, oinarrizko gramatika bat eta bi hiztegi (français-euskara eta euskara-français), beren baitan hitz ohikoenak biltzen dituztenak.

KAIXO! MANUEL DE CONVERSATION FRANÇAIS-EUSKARA ez da liburu-dendetara bakarrik iritsi, anaia bizkiarekin batera baizik, Txertoak Kaixo! English-Basque conversation guide ere argitaratu berri baitu.