Euskara | Español
Izenburua: CHILLIDA ESPAZIOAREN ESKULTOREA
Egilea: CALZADA, GORKA / ARRATIBEL, MIREN (ITZUL.)
ISBN: 978-84-7148-451-2
Bilduma:  NOR DA?
Urtea: 2010
erosi
Erreseina

Eduardok txikitatik izan zuen edozein paperetan zirriborroak egiteko zaletasuna eta arratsalde euritsu bakartietan itsasoari begira bere gauzetan pentsatzeko zaletasuna, eta zaletasun haiei esker eskultore handia izan zen handitan. Oso trebea zen; hainbeste, ezker eskuarekin marrazten hasi baitzen, ez aspertzeko. Eta berezia ere bazen: espazioaren eskultorea, ez astronauten modura janzten zelako edo espazio-ontzietan ibiltzen zelako, materialak ez ezik hutsa ere eskultura bihurtzen zuelako baizik.

Nor da? bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, ariketa entretenigarri eta informazio osagarri bitxiak ere bai.