Euskara | Español
Izenburua: HI! - HIKA IKASTEKO METODOA
Egilea: URRUXULEGI, JON
ISBN: 978-84-7148-446-8
Bilduma:  AZKUE
Urtea: 2009
erosi
Erreseina
Hika edo hitanoa mendez mende baztertuta edo, behintzat, senide batzuen eta lagunen arteko harremanetara mugatuta egon den mintzamolde berezia da. Ia desagertzera eraman du horrek. Azken urteotan, baina, hikaren loraldi bat suma-tzen ari da. Euskara estandarraren adierazkortasuna indartu nahian-edo, hikarekiko interesa nabarmen piztu da hainbat girotan. Alabaina, ikasi nahi dutenen bidea ez da erraza izaten. Euskaltzaindiak hikako adizkera batuak finkatu ditu; ez, ordea, hikaren erregistroaren erabilera bera. Bestalde, mintzamolde honi buruz publikatutakoa gutxi da eta sakabanatuta dago. Beraz, garbi dago zein den liburu honen helburua: ikasteko interesa dutenen bidea leuntzea. Horretarako, gramatika arauak, aditz taulak, ariketak eta beste hainbat informazio bildu eta edozein euskaldun alfabetaturen esku ipini ditu egileak. Azken batean, HI! HIKA IKASTEKO METODOA!