Euskara | Español
Izenburua: DARWIN BIDAIARIA
Egilea: CUVI, NICOLAS / ANSO, MARTIN (ITZUL.)
ISBN: 978-84-7148-438-3
Bilduma:  NOR DA?
Urtea: 2009
Orrialde kopurua: 144
Neurriak: 135 X 210 zm.
erosi
Erreseina
Charles Darwin ez zen mutiko arrunta izan, bere inguruan ikusten zuen edozer biltzeko joera baitzuen. Txanponak, kakalardoak, maskorrak... era guztietako gauzak jaso eta gordetzen zituen. Ume izateari utzi eta gazte bihurtu zenean, berriz, bere bildumak aberasten jarraitzeko motz geratu omen zitzaion inguru hurbila,
eta, horregatik, munduan barrena bidaia zoragarri bati ekin zion. Bidaia hartan narrazti, hegazti eta arrain harrigarriak bildu zituen. Etxera bueltan, berriz, bildutako hura guztia txukuntzen eta sailkatzen ari zela, sekulako aurkikuntza egin zuen. Aurkikuntza hark betiko aldatu zituen gizakiek munduari buruz zituzten ideiak.
Aurten Darwin jaio zeneko bigarren mendeurrena eta Espezieen jatorria liburua argitaratu zueneko 150. urtemuga ospatu dira. Testuinguru honetan Darwin bidaiariak berez konplexua izan daitekeen kontzeptu bat, espezieen eboluzioarena, alegia, modu erraz eta atseginean azaltzen du.
Nor da? bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, ariketa entretenigarri eta informazio osagarri bitxiak.