Euskara | Español
Izenburua: KAIXO! MANUAL DE CONVERSACIÓN CASTELLANO-EUSKARA (9ª EDICIÓN)
Egilea: KNÖRR DE SANTIAGO, GARIKOITZ
ISBN: 978-84-7148-415-4
Bilduma:  LEIRE
Urtea: 2010
Orrialde kopurua: 144
Neurriak: 120 X 220 zm.
erosi
Erreseina
Orain dela hamar urte, Garikoitz Knörr de Santiago filologoak KAIXO! MANUAL DE CONVERSACIÓN CASTELLANO-EUSKARA argitaratu zuen. Liburuak arrakasta handia lortu du. Horren lekuko dira orain arte agortu diren zortzi edizioak, baita aurten bertan plazaratu diren ingelesezko eta frantsesezko bertsioak ere. Orain, berriz, Txertoak bederatzigarren edizioa plazaratu du, zuzendua, eguneratua eta, oro har, zaharberritua. Liburutto hau lagungarri bikaina izango da euskara edozein mailatan ikasten ari direnentzat, Euskal Herrian egonik bertakoen aurrean hitz batzuk euskaraz egitera animatzen diren turistentzat eta, oro har, euskaldunen hizkuntzara hurbildu nahi duten guztientzat. Horretarako, egileak jatetxean, azokan edo lagunen artean egunero entzun daitezkeen elkarrizketatik hainbat esaldi aukeratu ditu. Esaldi horiek dira lanaren muina, jakina, baina besterik ere bada liburuan, zehatz-mehatz, euskararen historia eta euskararen egungo egoera azaltzeko Henrike Knörr euskaltzainak idatzitako hitzaurrea, ahoskera-atal bat, oinarrizko gramatika bat eta bi hiztegi (gaztelania-euskara eta euskara-gaztelania), beren baitan hitz ohikoenak biltzen dituztenak.